Mahatsa eskuz biltzen da, 20 kiloko kaxatan, iraila amaieran. Barietate zuriak kontrolatutako tenperaturan ardotzen dira. Prentsaketa pneumatikoa atmosfera inertean egiten da eta ondoren tenperatura kontrolatuz hartzitzen da. Liga gainean uzten da botilaratzeko unea iritsi arte.
3 ardo mota egiten ditugu:
Txomin Etxaniz (txakolina), Eugenia (aparduna) eta Uydi (mahats-biltze berantiarra)