Txomin Etxaniz upategia Getariaren bihotzean dago kokatuta. Belaunalditan eutsi dio mahastizaintzari eta txakolina egiteko jarduerari. 1649rako agertu zen Gipuzkoako Protokoloen Artxiboan Domingo de Etxaniz, betiere Getariako mahastizaintzari lotuta. Gerora buru izan da txakolina modernizatzeko, aintzat hartzeko eta Getariako Txakolina jatorri-izendapena sortzeko bidean.